Bilatu sarean

Interesatuko zaizu...

Plasentia de Butrón Museoa

1988. urtean, Plasentia de Butrón fundazioak museoa ireki zuen 1562an udaletxea izandako dorretxean. Museoaren helburua, Plentzia zein eskualdeko historiari lotuta dauden elementuak berreskuratu eta erakustea da.

Crusoe Treasure

Crusoe Treasure urpeko arrezife artifizialeko munduko lehen upeltegia da, urpeko ardoaren ikerketan urte asko daramatzana. Ukitu bereziko premium ardoak egin nahi zituzten abenturazale eta ardozaleek sortua.

Itsasoan ibili

Ezagutu Plentziako badia eta itsasadarra itsasontziz! Bizkaiko Flyschean barrena murgildu uretan zeharko bisita gidatu baten bidez edo itsasontzi bat alokatu erlaxatu eta gozatzeko.

Surf

Plentziako hondartza badiak babesten duen arren, olatu txiki bat sortzen da itsasadarraren bokalean.

SUP

Itsasadarra leku ezin hobea  da SUP (stand up paddle) praktikatzeko Hainbat sarbide ditu, eta handik Isuskiza auzoraino igo edo hurrengo kairaino jarraitu ahal izango duzu.Bertatik Butroiko gaztelura iristeko aukera dago oinez, distantzia gutxira.

Ibilaldiak

Plentzia ibilbide desberdinen hasiera eta amaiera puntua da. Ibilbideak familiarekin, lagunekin  edo bakarrik gozatzeko jarduera ezin hobeak dira. Jantzi trekking oinetakoak eta Uribe Kostako paisaia anitzak ezagutu itzazu!

Turismo arduratsua praktikatzea Plentzia zaintzea da

  • Prestatu zure egonaldia
  • Errespetatu ingurunea eta ez utzi arrastorik
  • Osasun gomendioak eta arauak errespetatu
  • Bertako produktuak kontsumitu eta tokiko enpresak lagundu
  • Izan zaitez turista arduratsua