Gandia
Home » Gandia
Plentziako auzo hau da “zibilizaziotik” urrunen dagoena, baina, aldi berean, bizitegi-gune izatera bideratuta dago.
Kanpoaldean eta ingurune natural batez inguratuta dagoenez, trantsizio-gune bihurtzen da hainbat ibilbide aktibotarako.
Parke bat ere badu, ezin hobea arratsaldea pasatzeko, piknik egiteko edo paseo bat emateko. Itsasadarraren ondoan dagoenez, bertara sartzeko hainbat aukera eskaintzen ditu. Bertan, munduan bakarra den landare-espezie* bat ikus daiteke, eta hori, hain zuzen ere, Butroe itsasadarraren ertzetan baino ez dugu aurkituko.
*«Apium graveolens subsp. Butronensis» landare tente eta adarkatu bat da, 1,5 m-ko altuerakoa; hosto pinnatisekto lodi samarrak ditu, lore txiki zuri-berdexkak, inbolukruz eta inboluzelo nuluez osatutako unbeletan bilduak.