Bilatu sarean

Zer ikusi

Urtero bisitari asko hurbiltzen dira Plentziara bere Itsasadarra, hondartza ederra, portua eta herrigune xarmagarriak erakarrita.

Ondarea

1299. urtean sortua, hiribilduak  oraindik mantentzen du bere ondare historikoaren parte bat. Erdi-Aroko alde zahar pintoresko honetan itsas arkitektura herrikoia eraikin kultuagoekin eta jauregiekin nahasten da.

Hala ere, jende askorentzat erreferentziazko monumentua Plentziako pasabidea da, Bilboko metroaren geltokia herrigunearekin lotzen duen arku-zubia, eta bisitariak hiriko marinelen ondarea ezagutzera gonbidatzen dituena

Alde Historikoa

Plentziako udalerrira egiten den edozein bisitak bere alde zaharreko kale estuak zeharkatzea eskatzen du ezinbestean; izan ere, udalerriak iragan mendean izandako aldaketa sakonak gorabehera, auzo horrek leku historikoen berezko xarma gordetzen du oraindik ere.

Santiago arkua

Santiago Arkua Plentziako hirigune historikoa osatzen duen multzo historiko-arkitektonikoaren barruan inskribatu behar da, bere balio historikoa azpimarratuz.

Santa María Magdalena Eliza

XV eta XVI. mendearen hasieran zehar eraikia, apaindura gutxiko eliza gotikoa, saloi tankerakoa, oin laukizuzena eta 3 nabeduna, hiru nabeak gangarik gabeak eta zutabez bereiziak.

Torrebarri Dorretxea

Eraitsia eta etxebizitza bihurtua izan zen arren, oraindik ere elementu estilistiko eta apaingarri batzuk mantentzen ditu.

Udaletxe zaharra

Gaztelaniaz Torreón izenarekin ezaguna da, eraikinaren tipologia dorretxe batekin bat datorrelako. Gaur egun Plasentia de Butrón Museoaren egoitza da, zenek Plentziako eta bere eskualdeko historiaren elementu desberdinak berreskuratu eta erakustea helburu duen. Beraz Plentziako itsas historiari buruz ikasteko leku aproposa.

Goñi Portal Baserria

Herrigunean txertatua dagoen  landa-izaerako eraikin nabarmena, Santa Maria Magdalena parrokia-elizaren burualdearen atzean.

Kristo Santuaren Baseliza/Santutxoa

Ikuspuntu estetikotik begiratuta, erakinak ez du interes handiko apaingarririk,  kanpai-horma txiki bat eta  aurrealdeko bao itsuak izan ezik.

Turismo arduratsua praktikatzea Plentzia zaintzea da

  • Prestatu zure egonaldia
  • Errespetatu ingurunea eta ez utzi arrastorik
  • Osasun gomendioak eta arauak errespetatu
  • Bertako produktuak kontsumitu eta tokiko enpresak lagundu
  • Izan zaitez turista arduratsua