Plentziako Udalak artisautza merkatuko postuak esleitzeko deialdia eta oinarri arautzaileak argitaratu ditu

Deskargatu BAOa eta eskaera-orria

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, oinarriak udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Deialdi honetan 25 postu eskaintzen dira, bi lote ezartzen dira, bakoitza sei hilabetekoa; azokak hileko bigarren igandean egingo dira (lizentziak esleitzen direnetik aurrera), Gabonetako jai-egunekin bat datozenak izan ezik.

Plentziako Udalak 2023ko martxotik 2024ko Errege Azokara bitartean egingo diren artisautza azoketako postuak esleitzeko beste deialdi bat eta oinarri arautzaileak argitaratu ditu.

Artisauak hautatzeko eta merkatuak egiteko baldintzak ezartzen dituen dokumentua gaurtik, otsailak 15, aurrera dago eskuragarri udalaren webgunean, www.plentzia.eus helbidean.

Eskuragarri dauden 25 postuetako bat lortu gura duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek 15 egun balioduneko epean egin beharko dute eskabidea, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ekimen hau Udalak Plentziako, Uribe Kosta eskualdeko eta, oro har, Bizkaiko artisauen tokiko ekoizpena bultzatzeko eta sustatzeko egin duen apustuaren barruan kokatzen da, garapen ekonomikoa eta kontsumo arduratsu eta iraunkorra ahalbidetzeko. Ildo horretan, Artisautza Merkatuak kalitatezko artisautza-produktuen erakusleiho erreferente gisa kokatzen du Plentzia, kultura- eta gizarte-ondare propioa mantentzeko aukera ematen baitute, eta, gainera, aukeraz betetako aisia- eta turismo-eskaintza bultzatzen dute.

Ohikoa den bezala, Plentziako Artisautza Azoka hilean behin egingo da, hileko bigarren igandean, Gabonetako jai-egunekin bat egiten duten egunetan izan ezik, hau da, 2023ko abenduaren 24an eta 2024ko urtarrilaren 5ean. Jendaurreko salmentarako ordutegia 10:30etik 14:30era izango da.

Udalaren oinarri arautzaileetan adierazten den bezala, 25 postu eskainiko dira, horietatik 5 elikadurakoak izango dira eta gainerakoak artisautzako lanbideen errepertoriokoak. Gainera, bi azokalote ezartzen dira, bakoitza sei hilabetekoa. Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak postu eta lote bakarra lortu ahal izango du, artisau-jarduera bat egin duela egiaztatu beharko du, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko ditu eta esleitutako lanpostuan erakusten diren edo saltzen diren artikulu guztien ekoizlea izan beharko da.

Eskabideen aurkezpena eta hautaketa-irizpideak

Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Artisautza Merkatuko lanpostuak esleitzeko oinarri arautzaileak www.plentzia.eus webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidea horretarako prestatutako eskabide-ereduan formalizatu beharko da. Eredu hori webguneanegongo da eskuragarri. Eskabide horretan zehazten da zer dokumentazio aurkeztu behar den.

Inskripzioak honela egin ahal izango dira:

Pertsona fisikoak, Plentziako Udalaren bulegoetan (Astillero plaza, z/g), Plentziako Udalaren webgunean online izapideen bitartez (http://www.plentzia.eus/esES/Tramites/Paginas/default.aspx), ziurtagiri digitalaren bidez edo edozein administrazio publikotan, SIR sistemaren (erregistroak elkarri konektatzeko sistema) bitartez.

Pertsona juridikoak Plentziako Udalaren webgunean online izapideen bitartez bakarrik (http://www.plentzia.eus/es-ES/Tramites/Paginas/default.aspx)

Izena emateko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, lehentasun-hurrenkera ezartzeko, balorazio-irizpide hauen arabera:

Dagokion Lurralde Historikoko edo Erkidegoko Artisautza Erakundeen Erregistroan inskribatutako ekoizleak, edo Artisautza Ziurtagiria edo antzekoa dutenak: 3 puntu.

Ofizio-mota:

  • Lanbide ez-tradizionalak: 2 puntu.
  • Lanbide tradizionalak: 5 puntu.
  • Azoketan artisau lanbidearen erakustaldiak egiten dituztenak: 3 puntu.
  • Material berrerabiliak/birziklatuak edo ekologikoak erabiltzen dituzten artisauak: 2 puntu.

Gehienez puntu 1, eskabidearen titularrak hauek egiaztatzen baditu:

    • %33ko edo gehiagoko minusbaliotasun aitortua: 0,50 puntu.
    • Gizarte-ekonomiako forma juridikoak: 0,50 puntu.

Eskabideak baloratu ondoren, zerrenda bat argitaratuko da esleipendunekin, eta beste bat itxaronzerrendetan egongo  direnekin. Zerrenda horiek iragarki-oholean eta www.plentzia.eus udalaren webgunean egongo dira ikusgai. Onartutako artisauei azoka bakoitza hasi aurretik jakinaraziko zaie, eta webgunean argitaratutako oinarri arautzaileetan zehazten diren eskubideak eta betebeharrak izango dituzte.

Artekale – Kaleko arte eszenikoen jaialdia

Bueltan da “Artekale”, kaleko arte eszenikoen jaialdia. Aurtengoa bostgarren edizioa izango da eta irailaren 23an eta 24 ospatuko da Plentziako lau gune desberdinetan: Astillero Plazan, Eleizako Plazan, Plazatxoan eta portuan. Guztira zazpi ikuskizun eskainiko dira aipatutako espazioetan eta sarrera librea izango da hitzordu guztietan.

Euskadi, Galizia, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela eta Leonetik etorritako konpainiak izango ditugu.

Egitaraua ikusi

El ayuntamiento adjudica 24 puestos de venta para la nueva feria de artesanía de Plentzia

  • El objetivo de la feria no es otro que potenciar la amplia y variada producción local de las y los artesanos y que Plentzia se posicione como un lugar que pone en valor la artesanía, enriqueciendo con ello la oferta de ocio y consumo responsable, sostenible y saludable.
  • La primera feria se desarrollará el próximo mes de marzo y se realizarán con una periodicidad mensual. El horario de venta al público será de 10:30 a 14:00.

La apuesta del Ayuntamiento de Plentzia por promocionar y dar visibilidad a las y los artesanos es firme. A través de la Concejalía de Desarrollo Económico, Turismo, Comercio, Empleo y Medio Rural, el objetivo es, por un lado, optimizar la regularización de la situación de las y los artesanos que participan habitualmente en la feria. Y por otro, potenciar la amplia y variada producción local de las y los artesanos y que Plentzia se posicione como un lugar que pone en valor la artesanía, enriqueciendo con ello la oferta de ocio y consumo responsable, sostenible y saludable. La primera feria se desarrollará el próximo mes de marzo y se realizarán con una periodicidad mensual. El horario de venta al público será de 10:30 a 14:00.

Udalak seinale berriak jarri ditu Plasentia Butron Museora eta alde historikora bertaratzeko

Hiriko seinaleztapen turistikoa hobetzeko planaren barruan, Plentziako Udalak seinale berriak jarri ditu udalerriko hainbat tokitan, Plasentia Butron Museorako eta herriko Alde Historikora sarbidea errazteko eta sustatzeko. Hobekuntza-plan horretatik martxan jarri den lehen neurria da.

Seinaleak Eleiz Enparantzan, Goienkale eta Artekale bidegurutzean, Alde Historikorako igogailuaren beheko partean eta Kisto eskailera eta Artekale bidegurutzean kokatu dira.

 

AURKIKUNTZA BERRIA BUTROEKO PLASENTIA MUSEOAN: XV. MENDEKO KANOI-BOLA

Plentzian aho zabalik utziko zaituen historia asko eskaintzen dituen hiribildua da. Duela gutxi, kasualitatez hondartzaren ondoan XV. mendeko kanoi-bola bat aurkitu da. Aurkikuntza hori ez da ezohikoa, duela urte batzuk, babesteko modu defentsiboan erabiltzen ziren kanoi-bola gehiago ere aurkitu baitira.

Aurkikuntza honek Plentziak garai hartan zuen garrantzia erakusten du. Ez dago dokumentatuta hemen bandoen arteko batailarik egon zenik, baina utz dezagun irudimena hegan. Zure ikerketa egitera etorriko zara?

Plentzia eta Butroeko Plasentia Museoa bisitatzeko zalantza egiten diguzu.

Nabigazio tresnen bilakaera Newtonetik erradiotelegrafiara.

Plan ezberdin baten bila zabiltza? Zatoz Museoko erakusketa berria ikustera! Nabigazio tresna eta teknikek mendeetan zehar izandako bilakaera ezagutu ezazu: eguzki-harria, astrolabioa, oktantea, sextantea, lerragarria, karta nautikoak, irrati-posizionamendua, GPSa., ala nola Bikingoen eguzki harria ere bai. Bikingoek kaltzita mota bat erabiltzen zuten, hodeiek barreiatutako argiaren polarizazioa aprobetxatuz, eguzkia non zegoen kalkulatzeko. Tresna hau eta beste asko zure zain dituzu. Etorriko zara?

Informazio gehiago Museo Plasentia de Butrón

Eta egunean egoteko

JATA-ONDOK, BARRIKAK, GORLIZEK ETA PLENTZIAK INDARRAK BATU DITUZTE BEREN ERAKARGARRITASUNAK EZAGUTZERA EMATEN DITUEN MAPA TURISTIKO BAT ERATZEKO

Proiektu berri honek udalerriek, mugarik gabe eta helmuga turistiko bakar gisa eskaintzen dituzten zerbitzu eta erakargarritasun turistikoei buruzko informazio zehatza eskaintzen du.

Mapa turistikoaren 10.000 ale paperean inprimatzeaz gain (Plentzia eta Gorlizko Turismo Bulegoetan eta Barrikako udaletxean eskuragai), maparen bertsio interaktiboa sortu da, lotura zuzenekin eta nahi diren lekuetara iristeko erraztasunekin.

Diseinatutako materiala www.uribe.eu, www.barrika.eu, www.visitplentzia.com eta www.visitgorliz.com web guneetan kontsultatu daiteke.

 

Aukeratu gogokoen duzun plana

Aste Santuko oporrak datoz, eta plan asko ditugu zuretzat pentsatuta. Frogatu itzazu eta gozatu Plentziaz eta bere inguruaz.

Liburuxka berri honetan, Plentzian egin ditzakezun jarduera guztiak erakutsiko dizkizugu: gastronomiaz gozatu, kostaldetik paseatu, ibilbide bat egin eta hirigune historikoa bisitatu. Zure zain gaude!

Hemen deskargatu:

Turismo mahaiaren deialdia

Datorren, otsailaren 11n, arratsaldeko 18:30etan Plentziako bigarren TOKIKO TURISMO MAHAIA gertatuko da, Plentziako erlojuaren aretoan. Deialdia ostalaritza eta ostatu zein turismo ekintza enpresei zuzenduta dago batik bat, eta erregistro ofizialaren bitartez izena emandako pertsonei. Hemen ikusi dezakezu deialdiaren informazioa.