Albisteak Plentzian
Home » Kultura
Plentziako Hiribilduaren Plano Berria
Plentziako plano berria eskuragarri duzue! Plano eguneratua, erakargarriagoa, bisitarientzako eduki egokiarekin eta eduki digital gehigarrietarako sarbidearekin. 4 hizkuntzatan argitaratua, euskara-gaztelania eta ingelesa-frantsesa, paperezko formatuan lor dezakezue, edo digitalean nahiago baduzue. #ezagutuplentzia Bilbao Bizkaia helmugan turismo jasangarria bultzatzeko diru-laguntzak programak finantziatuta
Artekale – Kaleko arte eszenikoen jaialdia
Bueltan da “Artekale”, kaleko arte eszenikoen jaialdia. Aurtengoa bostgarren edizioa izango da eta irailaren 23an eta 24 ospatuko da Plentziako lau gune desberdinetan: Astillero Plazan, Eleizako Plazan, Plazatxoan eta portuan. Guztira zazpi ikuskizun eskainiko dira aipatutako espazioetan eta sarrera librea izango da hitzordu guztietan. Euskadi, Galizia, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela eta Leonetik etorritako konpainiak izango […]
Nabigazio tresnen bilakaera Newtonetik erradiotelegrafiara.
Plan ezberdin baten bila zabiltza? Zatoz Museoko erakusketa berria ikustera! Nabigazio tresna eta teknikek mendeetan zehar izandako bilakaera ezagutu ezazu: eguzki-harria, astrolabioa, oktantea, sextantea, lerragarria, karta nautikoak, irrati-posizionamendua, GPSa., ala nola Bikingoen eguzki harria ere bai. Bikingoek kaltzita mota bat erabiltzen zuten, hodeiek barreiatutako argiaren polarizazioa aprobetxatuz, eguzkia non zegoen kalkulatzeko. Tresna hau eta beste asko zure zain dituzu. Etorriko […]
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Elkarrekin uztartuz ospakizun hori eta Plentziara Trena lehen aldiz iritsi zen eguna gogoratzeko antolatu ditugun ospakizunak, Plentziako Udalak argitara eman du “Lehen trena Plentziara” izeneko haur ipuina. Ipuin irakurterraza da, eta bere lerroetan hainbat pertsona maite ageri ditu: Juanita “Errekadista”, Boni “Patateroa”, Madalentxu eta Antolintxu… Eta bere irudietan […]
ALBAOLA TA ASTARBE SAGARDOTEGIRA IRTEERA.
Plasentia herriarekin senidetzearen barruan, Plentziako udala ta Plasentia de Butron Museoak irteera bat antoloatuko dute. Lehenengoz Pasaiako Albaola museora (Informazio gehiago) joango gara ta jarraian Astarbe sagardotegira bazkaltzera. Informazio gehiago eta apuntatzeko Goñi portal ta Turismo Bulegoa. Apuntatzean ordainduko da.
TRENA PLENTZIARA IRITSI ZENEKO 125. URTEURRENA OSPATZEKO 2018KO EKITALDI PROGRAMAREN AURKEZPENA
Datorren abenduaren 1ean, ostiralean, aurkeztuko dugu trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrena ospatzeko ekitaldi programaren zirriborroa. Hitzordua Goñi Portalen izango da, 19:00etan; gonbidatuta dago trenaren munduan interesaturik dagoen eta etorri nahi duen guztia. Udalak, hainbat pertsona eta erakunderekin lankidetzan, hilabeteak daramatza lanean urteurren hori ospatzeko ekintzen prestakizunetan. Lan horri esker hileroko hainbat ekitaldi prestatu ditugu, […]
Buscar
Últimas noticias
Beranduago hitz egin?