Zer ikusi
Urtero bisitari asko hurbiltzen dira Plentziara bere Itsasadarra, hondartza ederra, portua eta herrigune xarmagarriak erakarrita.
Ondarea
1299. urtean sortua, hiribilduak oraindik mantentzen du bere ondare historikoaren parte bat. Erdi-Aroko alde zahar pintoresko honetan itsas arkitektura herrikoia eraikin kultuagoekin eta jauregiekin nahasten da.
Hala ere, jende askorentzat erreferentziazko monumentua Plentziako pasabidea da, Bilboko metroaren geltokia herrigunearekin lotzen duen arku-zubia, eta bisitariak hiriko marinelen ondarea ezagutzera gonbidatzen dituena
Alde Historikoa
Plentziako udalerrira egiten den edozein bisitak bere alde zaharreko kale estuak zeharkatzea eskatzen du ezinbestean; izan ere, udalerriak iragan mendean izandako aldaketa sakonak gorabehera, auzo horrek leku historikoen berezko xarma gordetzen du oraindik ere.
Santiago Arkua Plentziako hirigune historikoa osatzen duen multzo historiko-arkitektonikoaren barruan inskribatu behar da, bere balio historikoa azpimarratuz.
XV. mendetik XVI. mendearen hasierara bitartean eraiki zen. Apaindura gutxiko eliza gotikoa da, areto erakoa, oinplano angeluzuzenekoa, eta gangarik gabeko 3 nabe, zutabeekin bereiziak.
Eraitsia eta etxebizitza bihurtua izan zen arren, oraindik ere elementu estilistiko eta apaingarri batzuk mantentzen ditu.
Gaztelaniaz Torreón izenarekin ezaguna da, eraikinaren tipologia dorretxe batekin bat datorrelako. Gaur egun Plasentia de Butrón Museoaren egoitza da, zenek Plentziako eta bere eskualdeko historiaren elementu desberdinak berreskuratu eta erakustea helburu duen. Beraz Plentziako itsas historiari buruz ikasteko leku aproposa.
Herrigunean txertatua dagoen landa-izaerako eraikin nabarmena, Santa Maria Magdalena parrokia-elizaren burualdearen atzean.
Kristo Santuaren Baseliza/Santutxoa
Ikuspuntu estetikotik begiratuta, erakinak ez du interes handiko apaingarririk, kanpai-horma txiki bat eta aurrealdeko bao itsuak izan ezik.