Badiaren orientazioari esker, hondartzak ez du ia korronterik, horregatik Euskal Herriko seguruenetakoa eta ederrenetakoa da. Bestalde, itsasadarraren bokalean sortzen den olatu txikia ezin hobea da surfean hasteko. Plentziak itsasadarrerako hainbat sarbide ditu. Bertan abentura desberdinak bizi ahal izango dituzu zeure kabuz, edo, nahiago baduzu, lekua primeran ezagutzen duten hainbat adituen eskutik.
Aukeratu zure abentura:
Ezagutu Plentziako badia eta itsasadarra itsasontziz! Bizkaiko Flyschean barrena murgildu uretan zeharko bisita gidatu baten bidez edo itsasontzi bat alokatu erlaxatu eta gozatzeko.
Plentziako hondartza badiak babesten duen arren, olatu txiki bat sortzen da itsasadarraren bokalean.
Itsasadarra leku ezin hobea da kayaka praktikatzeko. Hainbat sarbide ditu, eta handik Isuskiza auzoraino igo edo hurrengo kairaino jarraitu ahal izango duzu.Bertatik Butroiko gaztelura iristeko aukera dago oinez, distantzia gutxira.
Itsasadarra leku ezin hobea da SUP (stand up paddle) praktikatzeko Hainbat sarbide ditu, eta handik Isuskiza auzoraino igo edo hurrengo kairaino jarraitu ahal izango duzu.Bertatik Butroiko gaztelura iristeko aukera dago oinez, distantzia gutxira.
Plentzia ibilbide desberdinen hasiera eta amaiera puntua da. Ibilbideak familiarekin, lagunekin edo bakarrik gozatzeko jarduera ezin hobeak dira. Jantzi trekking oinetakoak eta Uribe Kostako paisaia anitzak ezagutu itzazu!
Interesatuko zaizu...
Plentziak itsasoarekin duen lotura oso aspaldikoa da, bere sorrera baino zaharragoa, alegia. Itsasoak garrantzi asko izan du historian zehar, bere aurrerapen eta garapen ekonomikoak sustatuz.