Zer egin
Urtero bisitari asko hurbiltzen dira Plentziara bere Itsasadarra, hondartza ederra, portua eta herrigune xarmagarriak erakarrita.
Itsas tradizioa
1299. urtean sortua, hiribilduak oraindik mantentzen du bere ondare historikoaren parte bat. Erdi-Aroko alde zahar pintoresko honetan itsas arkitektura herrikoia eraikin kultuagoekin eta jauregiekin nahasten da.
Hala ere, jende askorentzat erreferentziazko monumentua Plentziako pasabidea da, Bilboko metroaren geltokia herrigunearekin lotzen duen arku-zubia, eta bisitariak hiriko marinelen ondarea ezagutzera gonbidatzen dituena.
Jarduerak
Ezagutu Plentzia eskaintzen dituen jarduera askotarikoen bidez, urpeko ardo dastaketak, naturarekin konektatzeko ibilbideen, itsasontzien irteerak, museoak eta abar. Aukeratu hobekien egokitzen zaizuna eta gozatu!
1988. urtean, Plasentia de Butrón fundazioak museoa ireki zuen 1562an udaletxea izandako dorretxean. Museoaren helburua, Plentzia zein eskualdeko historiari lotuta dauden elementuak berreskuratu eta erakustea da.
Crusoe Treasure urpeko arrezife artifizialeko munduko lehen upeltegia da, urpeko ardoaren ikerketan urte asko daramatzana.
Ezagutu Plentziako badia eta itsasadarra itsasontziz! Bizkaiko Flyschean barrena murgildu uretan zeharko bisita gidatu baten bidez edo itsasontzi bat alokatu erlaxatu eta gozatzeko.
Plentziako hondartza badiak babesten duen arren, olatu txiki bat sortzen da itsasadarraren bokalean.
Itsasadarra leku ezin hobea da kayaka praktikatzeko. Hainbat sarbide ditu, eta handik Isuskiza auzoraino igo edo hurrengo kairaino jarraitu ahal izango duzu.Bertatik Butroiko gaztelura iristeko aukera dago oinez, distantzia gutxira.
Itsasadarra leku ezin hobea da SUP (stand up paddle) praktikatzeko Hainbat sarbide ditu, eta handik Isuskiza auzoraino igo edo hurrengo kairaino jarraitu ahal izango duzu.Bertatik Butroiko gaztelura iristeko aukera dago oinez, distantzia gutxira.
Plentzia ibilbide desberdinen hasiera eta amaiera puntua da. Ibilbideak familiarekin, lagunekin edo bakarrik gozatzeko jarduera ezin hobeak dira. Jantzi trekking oinetakoak eta Uribe Kostako paisaia anitzak ezagutu itzazu!