Jatetxeak
Home » Prestatu zure bidaia » Jatetxeak
Tradizioz, Plentziako hiribilduaren izena jaki bikainenekin lotuta egon da, garai batean txirlak, ostrak eta angulak plater izarrak zirelarik.
Gaur egun, ohiko sukaldaritzako plater bikainek itsasoko onena eta bertako nekazaritzako produktuak uztartzen dituzte. Ohiko sukaldaritza, berritzailea edo pintxoak, edozein dela ere zure gustua, Plentziak zure neurrira egindako esperientzia eskaintzen dizu.
Joan zaitez taberna eta jatetxe anitzetara eta utzi gure mahai onaren gozamenek liluratzen.
Pauli, Plentziako Alde Zaharrean, sasoiko haragi eta arrainetan bereizten da, Plentzia eta Armintza inguruko arrantzaleei erosita.
El asador Hondartzape es idóneo para los amantes de la cocina a la parrilla, donde expertos preparan con destreza una variedad de deliciosos platos, como pescados salvajes, mariscos, chuletas y otras delicias.
Gurea Plentziako taberna tradizionala da, pasabidearen aurrean kokatua. Egun eguzkitsuetan benetako plazerra da itsasadarrera begira dagoen terrazan aperitiboa hartzea.
Portuaren lehen lerroan dagoen jatetxe atsegina da. Paella ugari eskeintzen ditu, aukera begetarianoak barne.
Plentziako portuan kokatua, Kafe Bar honek, platerak eta errazioez gain, tortilla pintxo ezberdinak eskaintzen ditu.
Porturari begira eta gazte giroarekin, Bibi tabernak hanburgesak, plater konbinatuak, ogitartekoak eta pintxoak eskaintzen ditu.
Saratxaga auzoan kokatutako garagardotegi honek bere baratzea du, eta bertatik lortzen dituzte etxeko tomateak eta piperrak, besteak beste. Horrez gain, doako aparkalekua eta umeentzako zabu parkea ere baditu.
Isuskiza auzoan (Plentziako Abaniko izenez ere ezaguna) kokatuta, hanburgesa jatetxe honek kalitatezko produktu freskoekin egindako etxeko hanburgesa mamitsuak eskaintzen ditu.
Taberna txiki baina atsegin honek mota ezberdineko gildak eskaintzen ditu, baita hestebete eta gazta taulak ere, zure ardoaz gozatzeko laguntza xume eta ezin hobea.
Hirigune historikoaren bihotzean kokatua, Gorantz tabernan pintxo ugari eta giro atsegina aurkituko dituzu.
Portuan kokatua, janari azkarra eskaintzen duen lokala da, etxeko tortilla eta hanburgesa bikainengatik bereziki ezaguna.
Plentzia eta Urduliz artean dagoen jatetxe honek bere aparkalekua du eta euskal sukaldaritza tradizionalaren eta egungo ukituen arteko konbinazio interesgarria eskaintzen du.
Arrarte jatetxeak urteak daramatza Plentziako Erriberan oiko sukaldaritza eskaintzen.
Larrakoetxea landetxe xarmanta Plentziako badiaren edertasuna begiztatzen duen muino batean dago.
Bahia jatetxearen proposamena gure produkturik onenen zaporeak omentzea da, elaborazio errespetagarri eta osasungarriarekin.
El Puerto kokapen bikaineko lokala da, non Plentziako hondartza eta portuaren ikuspegiez goza daitekeen.
Kalitatezko sukaldaritza landua, parrilla protagonista duena. Bere plater landuek ahosabai zorrotzena liluratuko dute.
Situada frente al puerto, esta terraza- bar es el lugar ideal si necesitas desconectar.
Taberna txiki eta atsegina, Plentziako zaharrenetarikoa. Errazio eta plater tradizionalak eskaintzen ditu, olagarroa, erroldako piperrak, etab.
Prestatu zure bidaia