Prestatu zure bidaia
Urtero bisitari asko hurbiltzen dira Plentziara bere Itsasadarra, hondartza ederra, portua eta herrigune xarmagarriak erakarrita.
Jatetxeak
Tradizioz, Plentziako hiribilduaren izena jaki bikainenekin lotuta egon da, garai batean txirlak, ostrak eta angulak plater izarrak zirelarik. Gaur egun, ohiko sukaldaritzako plater bikainek itsasoko onena eta bertako nekazaritzako produktuak uztartzen dituzte. Ohiko sukaldaritza, berritzailea edo pintxoak, edozein dela ere zure gustua, Plentziak zure neurrira egindako esperientzia eskaintzen dizu. Joan zaitez taberna eta jatetxe anitzetara eta utzi gure mahai onaren gozamenek liluratzen.
Arrarte jatetxeak urteak daramatza Plentziako Erriberan oiko sukaldaritza eskaintzen.
El Puerto kokapen bikaineko lokala da, non Plentziako hondartza eta portuaren ikuspegiez goza daitekeen.
Pauli, Plentziako Alde Zaharrean, sasoiko haragi eta arrainetan bereizten da, Plentzia eta Armintza inguruko arrantzaleei erosita.
Ostatuak
Aztertu gure ostatu-eskaintza, zure egonaldia ahalik eta atseginena izan dadin. Boutique hoteletatik ostatu erosoetaraino, leku ezin hobea dugu zure bidaian atseden har dezazun.
Casa de Marinos Uribe Kosta ostatua**
Pentsio eroso eta xarmagarria, Plentziako itsasadarrari begira. Taberna, jatetxea eta urte osoan zehar dabilen terraza ere badu.
Baserri zaharraren gainean eraikitako landetxe hau Plentziako badiaren ikuspegi ederrak dituen muino batean dago kokatua.
Zaldua ahizpek beren ukitu pertsonala ematea lortu dute Plentziako portuaren ondoan dagoen etxetxo xarmagarri honi.
Giro irisgarri, gazte eta freskoan, hainbat espazio eskaintzen ditu, formalagoak zein informalagoak, gauekoak zein egunekoak.