Albisteak Plentzian
Home » Archivo para Turismo Plentzia » Page 2
AURKIKUNTZA BERRIA BUTROEKO PLASENTIA MUSEOAN: XV. MENDEKO KANOI-BOLA
Plentzian aho zabalik utziko zaituen historia asko eskaintzen dituen hiribildua da. Duela gutxi, kasualitatez hondartzaren ondoan XV. mendeko kanoi-bola bat aurkitu da. Aurkikuntza hori ez da ezohikoa, duela urte batzuk, babesteko modu defentsiboan erabiltzen ziren kanoi-bola gehiago ere aurkitu baitira. Aurkikuntza honek Plentziak garai hartan zuen garrantzia erakusten du. Ez dago dokumentatuta hemen bandoen arteko […]
Nabigazio tresnen bilakaera Newtonetik erradiotelegrafiara.
Plan ezberdin baten bila zabiltza? Zatoz Museoko erakusketa berria ikustera! Nabigazio tresna eta teknikek mendeetan zehar izandako bilakaera ezagutu ezazu: eguzki-harria, astrolabioa, oktantea, sextantea, lerragarria, karta nautikoak, irrati-posizionamendua, GPSa., ala nola Bikingoen eguzki harria ere bai. Bikingoek kaltzita mota bat erabiltzen zuten, hodeiek barreiatutako argiaren polarizazioa aprobetxatuz, eguzkia non zegoen kalkulatzeko. Tresna hau eta beste asko zure zain dituzu. Etorriko […]
Proiektu berri honek udalerriek, mugarik gabe eta helmuga turistiko bakar gisa eskaintzen dituzten zerbitzu eta erakargarritasun turistikoei buruzko informazio zehatza eskaintzen du. Mapa turistikoaren 10.000 ale paperean inprimatzeaz gain (Plentzia eta Gorlizko Turismo Bulegoetan eta Barrikako udaletxean eskuragai), maparen bertsio interaktiboa sortu da, lotura zuzenekin eta nahi diren lekuetara iristeko erraztasunekin. Diseinatutako materiala www.uribe.eu, www.barrika.eu, […]
Aste Santuko oporrak datoz, eta plan asko ditugu zuretzat pentsatuta. Frogatu itzazu eta gozatu Plentziaz eta bere inguruaz. Liburuxka berri honetan, Plentzian egin ditzakezun jarduera guztiak erakutsiko dizkizugu: gastronomiaz gozatu, kostaldetik paseatu, ibilbide bat egin eta hirigune historikoa bisitatu. Zure zain gaude! Hemen deskargatu:
Datorren, otsailaren 11n, arratsaldeko 18:30etan Plentziako bigarren TOKIKO TURISMO MAHAIA gertatuko da, Plentziako erlojuaren aretoan. Deialdia ostalaritza eta ostatu zein turismo ekintza enpresei zuzenduta dago batik bat, eta erregistro ofizialaren bitartez izena emandako pertsonei. Hemen ikusi dezakezu deialdiaren informazioa.
Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Elkarrekin uztartuz ospakizun hori eta Plentziara Trena lehen aldiz iritsi zen eguna gogoratzeko antolatu ditugun ospakizunak, Plentziako Udalak argitara eman du “Lehen trena Plentziara” izeneko haur ipuina. Ipuin irakurterraza da, eta bere lerroetan hainbat pertsona maite ageri ditu: Juanita “Errekadista”, Boni “Patateroa”, Madalentxu eta Antolintxu… Eta bere irudietan […]
Buscar
Últimas noticias
Beranduago hitz egin?