Albisteak Plentzian
Home » Archivo para Turismo Plentzia
Plentziako Hiribilduaren Plano Berria
Plentziako plano berria eskuragarri duzue! Plano eguneratua, erakargarriagoa, bisitarientzako eduki egokiarekin eta eduki digital gehigarrietarako sarbidearekin. 4 hizkuntzatan argitaratua, euskara-gaztelania eta ingelesa-frantsesa, paperezko formatuan lor dezakezue, edo digitalean nahiago baduzue. #ezagutuplentzia Bilbao Bizkaia helmugan turismo jasangarria bultzatzeko diru-laguntzak programak finantziatuta
Ezagutu Plentzia – 2023 Planak
Plentzian egiteko planen bila zabiltza? “Ezagutu Plentzia” liburuxkaren eguneratze berria badaukazu prest: ibilbideak, autogidatutako bisita, menu bereziak, jarduerak eta askoz gehiago! Plentziako turismo bulegoan formatu fisikoan edo hemen formatu digitalean eskuragarri duzu. #ezagutuplentzia Bilbao Bizkaia helmugan turismo jasangarria bultzatzeko diru-laguntzak programak finantziatuta
Deskargatu BAOa eta eskaera-orria Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, oinarriak udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Deialdi honetan 25 postu eskaintzen dira, bi lote ezartzen dira, bakoitza sei hilabetekoa; azokak hileko bigarren igandean egingo dira (lizentziak esleitzen direnetik aurrera), Gabonetako jai-egunekin bat datozenak izan ezik. Plentziako Udalak 2023ko martxotik 2024ko Errege […]
Plentziako Uriaren Urteurrena eta Udaletxearen Mendeurrena
Urriaren 7, 8 eta 9an Plentziako Uriaren Urteurrena eta Udaletxearen Mendeurrena ospatuko ditugu. Kontzertuak, erakusketak, haurrentzako tailerrak, bisita gidatuak edo Udaletxeko fatxadan proiekzioa dira eskaintzen ditugun jardueretako batzuk. Deskargatu egitaraua
Artekale – Kaleko arte eszenikoen jaialdia
Bueltan da “Artekale”, kaleko arte eszenikoen jaialdia. Aurtengoa bostgarren edizioa izango da eta irailaren 23an eta 24 ospatuko da Plentziako lau gune desberdinetan: Astillero Plazan, Eleizako Plazan, Plazatxoan eta portuan. Guztira zazpi ikuskizun eskainiko dira aipatutako espazioetan eta sarrera librea izango da hitzordu guztietan. Euskadi, Galizia, Andaluzia, Katalunia eta Gaztela eta Leonetik etorritako konpainiak izango […]
Udalak seinale berriak jarri ditu Plasentia Butron Museora eta alde historikora bertaratzeko
Hiriko seinaleztapen turistikoa hobetzeko planaren barruan, Plentziako Udalak seinale berriak jarri ditu udalerriko hainbat tokitan, Plasentia Butron Museorako eta herriko Alde Historikora sarbidea errazteko eta sustatzeko. Hobekuntza-plan horretatik martxan jarri den lehen neurria da. Seinaleak Eleiz Enparantzan, Goienkale eta Artekale bidegurutzean, Alde Historikorako igogailuaren beheko partean eta Kisto eskailera eta Artekale bidegurutzean kokatu dira.
Buscar
Últimas noticias
Beranduago hitz egin?