Saratxaga
Home » Saratxaga
Plentzian, biodibertsitate paregabea duen landa-eremu bat dago, ingurune urtarretan aurkitzen duguna bezain liluragarria.
Hura ezagutzeko, Saratxaga auzora joango gara, itsasadarrera begira dagoen bidezidor eder batean zehar. Bertan, antzinako landetxeak ere aurkituko ditugu: baserriak. Baso hauetan gehien dagoen espeziea artea da (Quercus ilex). Kantauriko artadiaren adibide txiki bat baino ez da hau. Oro har, baso horiek trinkoak eta ilunak dira, eta altuera ertaineko zuhaitzak, adar bihurriak eta zuhaitz-dentsitate handia dituzte.
Baso horietan aurki dezakegun faunari dagokionez, honako hegazti hauek nabarmentzen dira: txantxangorria (Erithacus rubecula), kardantxiloa (Carduelis carduelis) edo hontza (Tyto alba). Baita beste ugaztun batzuk ere, hala nola trikua bera.