Deskargatu BAOa eta eskaera-orria
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, oinarriak udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Deialdi honetan 25 postu eskaintzen dira, bi lote ezartzen dira, bakoitza sei hilabetekoa; azokak hileko bigarren igandean egingo dira (lizentziak esleitzen direnetik aurrera), Gabonetako jai-egunekin bat datozenak izan ezik.
Plentziako Udalak 2023ko martxotik 2024ko Errege Azokara bitartean egingo diren artisautza azoketako postuak esleitzeko beste deialdi bat eta oinarri arautzaileak argitaratu ditu.
Artisauak hautatzeko eta merkatuak egiteko baldintzak ezartzen dituen dokumentua gaurtik, otsailak 15, aurrera dago eskuragarri udalaren webgunean, www.plentzia.eus helbidean.
Eskuragarri dauden 25 postuetako bat lortu gura duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek 15 egun balioduneko epean egin beharko dute eskabidea, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ekimen hau Udalak Plentziako, Uribe Kosta eskualdeko eta, oro har, Bizkaiko artisauen tokiko ekoizpena bultzatzeko eta sustatzeko egin duen apustuaren barruan kokatzen da, garapen ekonomikoa eta kontsumo arduratsu eta iraunkorra ahalbidetzeko. Ildo horretan, Artisautza Merkatuak kalitatezko artisautza-produktuen erakusleiho erreferente gisa kokatzen du Plentzia, kultura- eta gizarte-ondare propioa mantentzeko aukera ematen baitute, eta, gainera, aukeraz betetako aisia- eta turismo-eskaintza bultzatzen dute.
Ohikoa den bezala, Plentziako Artisautza Azoka hilean behin egingo da, hileko bigarren igandean, Gabonetako jai-egunekin bat egiten duten egunetan izan ezik, hau da, 2023ko abenduaren 24an eta 2024ko urtarrilaren 5ean. Jendaurreko salmentarako ordutegia 10:30etik 14:30era izango da.
Udalaren oinarri arautzaileetan adierazten den bezala, 25 postu eskainiko dira, horietatik 5 elikadurakoak izango dira eta gainerakoak artisautzako lanbideen errepertoriokoak. Gainera, bi azokalote ezartzen dira, bakoitza sei hilabetekoa. Pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak postu eta lote bakarra lortu ahal izango du, artisau-jarduera bat egin duela egiaztatu beharko du, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izan beharko ditu eta esleitutako lanpostuan erakusten diren edo saltzen diren artikulu guztien ekoizlea izan beharko da.
Eskabideen aurkezpena eta hautaketa-irizpideak
Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, Artisautza Merkatuko lanpostuak esleitzeko oinarri arautzaileak www.plentzia.eus webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidea horretarako prestatutako eskabide-ereduan formalizatu beharko da. Eredu hori webguneanegongo da eskuragarri. Eskabide horretan zehazten da zer dokumentazio aurkeztu behar den.
Inskripzioak honela egin ahal izango dira:
Pertsona fisikoak, Plentziako Udalaren bulegoetan (Astillero plaza, z/g), Plentziako Udalaren webgunean online izapideen bitartez (http://www.plentzia.eus/esES/Tramites/Paginas/default.aspx), ziurtagiri digitalaren bidez edo edozein administrazio publikotan, SIR sistemaren (erregistroak elkarri konektatzeko sistema) bitartez.
Pertsona juridikoak Plentziako Udalaren webgunean online izapideen bitartez bakarrik (http://www.plentzia.eus/es-ES/Tramites/Paginas/default.aspx)
Izena emateko eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea amaituta, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, lehentasun-hurrenkera ezartzeko, balorazio-irizpide hauen arabera:
Dagokion Lurralde Historikoko edo Erkidegoko Artisautza Erakundeen Erregistroan inskribatutako ekoizleak, edo Artisautza Ziurtagiria edo antzekoa dutenak: 3 puntu.
Ofizio-mota:
- Lanbide ez-tradizionalak: 2 puntu.
- Lanbide tradizionalak: 5 puntu.
- Azoketan artisau lanbidearen erakustaldiak egiten dituztenak: 3 puntu.
- Material berrerabiliak/birziklatuak edo ekologikoak erabiltzen dituzten artisauak: 2 puntu.
Gehienez puntu 1, eskabidearen titularrak hauek egiaztatzen baditu:
-
- %33ko edo gehiagoko minusbaliotasun aitortua: 0,50 puntu.
- Gizarte-ekonomiako forma juridikoak: 0,50 puntu.
Eskabideak baloratu ondoren, zerrenda bat argitaratuko da esleipendunekin, eta beste bat itxaronzerrendetan egongo direnekin. Zerrenda horiek iragarki-oholean eta www.plentzia.eus udalaren webgunean egongo dira ikusgai. Onartutako artisauei azoka bakoitza hasi aurretik jakinaraziko zaie, eta webgunean argitaratutako oinarri arautzaileetan zehazten diren eskubideak eta betebeharrak izango dituzte.
Buscar
Últimas noticias