Gazteluondo Itsas errota
Home » Zer ikusi » Kosta eta Ozeanoa » Gazteluondo Itsas errota
Jatorrizko eraikina Erdi Aroko osteko garaikoa zen, XVI. mendekoa. Errota honek, itsasgora aprobetxatuz, ura depositu batean pilatzen zuen eta itsas maila jaisten zenean isuri egiten zuen
Errota honen jatorrizko eraikina Erdi Aroaren amaieran eraiki zen, 1506an. Bizkaiko marea-errota zaharrena da, eta «Gazteluondoko errota» esaten zitzaion, gaztelu edo gotorleku txiki baten azpian zegoelako. Gaur egun ehotzeko makinak eta gurpilak baino ez dira kontserbatzen; izan ere, zubia eta errepidea egiterakoan errota lekuz aldatu behar izan zen, eta ezin izan zen eraikina kontserbatu.
Errota itsas mailaren igoera eta jaitsierei esker mugitzen zen, eta marea igotzean betetzen zen presa. Hura jaistean, ura biltegitik ateratzen hasi eta itsasadarrera itzultzen zen, errotaren mekanismoaren azpitik pasatuz. Uraren mugimenduak gurpil bati eragiten zion, eta horrek errotaren goiko harria jirarazten zuen harri finkoaren gainean. Horrela, goiko aldetik sartutako alea irin bihurtuta ateratzen zen, eta dagokion biltegira erortzen zen.