XV. mendean zehar eta XVI. mendearen hasieran eraikia, eliza gotiko soil bat da, saloi tankerakoa, oin laukizuzena eta 3 nabeduna, hiru nabeak gangarik gabeak eta zutabez bereiziak.

Kanpai-dorre sendoa du, garai batean itsasadarra kontrolatzeko zaintza-dorrea izana. Dorrea kanpoan gehien nabarmentzen den elementua da, batez ere bere dorrearen itxura sendoagatik, arkupedun prisma kubikoa.

Barruan aipagarria dauka kasetoiekiko zurezko estalkia, Severino de Achucarrok 1887an diseinatua eta bertakoa zen Martín González de Durana kontratista jaunak gauzatua. Bere antzinako dekoraziotik oraindik hainbat eliza-eskultura mantentzen ditu, nola baitira Kristo Etzana, Magdalena Penitentea eta San Pedrorena. 

Ohargarriak dira baita ere bataiarria, jatorri ezezagunezkoa eta maskor itxuran egia, eta eskalan egindako itsasontzia, kasetoiduratik zintzilik dagoena. Kostako herrietan horrelako eskaintzak egin ohi ziren babesa eskatzeko. Eraikinaz gain, bertako elementu aipagarrien artean alabastrozko bost panelak azpimarratu behar dira, alegia, Pasioaren Poliptikoa osatzen duten bost panelak, 1440 eta 1480 urteetakoak.

Informazio gehiago Plasentia de Butrón museoa