Ekainaren 30etik uztailaren 1era egingo da Plentzian nazioarteko zinema beltzeko film laburren Mikrofilm Short Festival jaialdiaren 6. edizioa, eta horren barruan eskainiko da Proiektors erakusketa. Erakusketa horretan 30, 40, 50, 60 eta 70. hamarkadetako 30 zinema-proiektore inguru daude, formatu desberdinetakoak -8 mm, Super 8, 16 mm edota 35 mm- eta hainbat markatakoak -Bell&Howell, Kodak, Eiki, Micro Ci Son, Bauer, Elmo, Marin, Bollex Paillard edota Eumig.

Erlikia horiek miresteko aukera emateaz gain, erakuste honen xedea da orobat herritarren oroitzapen kutxetan egon litezkeen pelikulak berreskuratzea. Horregatik, antolakuntzak gonbidapena luzatu nahi die plentziar guztiei, beren film artxiboak ekar ditzaten erakusketara, eta erakusketako arduradunek laguntza emango diete pelikulak kontserbatzeko eta zabaltzeko. Erakusketara ekarritako pelikula biribilkiak jaialdian zehar proiektatu ahal izango dira.

Jesús María Agirreren (1947) konponketa-asmamena eta Aitor Albediren (1967) historiarekiko pasioa dira Proiektors erakusketaren abiapuntuak. Erakusketak proposatzen du iraganera bidaiatzea, zenbait proiektore baliatuz (8 mm, Super 8, 16 mm eta 35 mm) eta era guztietarako film artxiboak BERRESKURATUZ eta ZABALDUZ (komertzialak ez direnak), zeren iduri luke etxeko filmak oroitzapen soil direla, baina, horrezaz gain, dokumentu historikoak ere badira.

Aitor eta Jesús Marirekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: proiektors@gmail.com

Proiektore erakusketa ikusgai egongo da Goñi Portal Kultur-etxean, ekainaren 26tik uztailaren 2ra

There are no comments yet.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked (*).

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>