2017ko Plentziako Historia Jardunaldiak: Plentziako artea, bideak eta errituak

Jardunaldi hauen helburua XIX. mende amaieran eman zen aldaketa aztertzea izango da, Bilboko trenaren etorreraren aurretik (1898), eskualdeko kultura aurreindustrialaren gainbehera hasi zenean; kofradia eta Andra Mariren erritu erlijiosoak bertan behera utzi ziren, udatiarrak eta tokiko artistak edertasun naturalak baloratzen hasi ziren, hiribildura zetozen bideak hobetu ziren…

Ordua: 19:00
Datak: 2017/07/11 – 2017/07/13
Tokia: “Goñi Portal” Kultura Etxea. Kale barria, 2

Egitaraua

2017ko uztailaren 11a, asteartea

19:00: Aurkezpena

  • David CRESTELO. Plentziako Alkatea
  • Rosa Miren PAGOLA. Eusko Ikaskuntzaren Bizkaiko Lehendakariordea
  • Gonzalo DUO. Jardunaldien koordinatzailea

19:30: Komunikazioak

  • Gorliz y Plentzia entre los ss. XIX y XX. J.S. Bilbao y Lopategui. La arquitectura de su generación.
    • María Jesús PACHO. UPV/EHU
  • Plentzia en el Arte. Artistas de Plentzia.
    • Javier Novo. Museo de Bellas Artes de Bilbao

2017ko uztailaren 12a, asteazkena

19:00: Komunikazioak

  • Caminos de Plentzia antes de 1898.
    • Urdin Elortza. Especializado en senderismo
  • La ermita de Andra Mari (Gorliz). Una interpretación desde la Antropología Cultural y del fenómeno religioso
    • Gonzalo Duo. Eusko Ikaskuntza

2017ko uztailaren 13a, osteguna

19:00: Estudios de la Comisión de Etnografía del Museo de Plentzia

  • Toponimía de Plentzia
    • Patxi Galé. Euskaltzaindia
  • Patrimonio edificado de Plentzia
    • Josu Larrañaga. Mancomunidad del Txorierri
  • Patrimonio marítimo de Plentzia
    • Gonzalo Dúo. Eusko Ikaskuntza
  • Aplicaciones informáticas para un mapa cultural de Plentzia, Barrika y Gorliz
    • Víctor Lobato. Ibermática

Presentación del Boletín “Larraganena” de la Comisión de Etnografía del Museo de Plentzia.

Egitaraua jeitsi. PDF 397KB

Hondartza bai, Kultura ere bai!

Ez galdu hurrengo hilabetetan egingo diren 5 ekitaldi hauek:

*Lanbro Beltza, genero beltza lantzen duen literatura topaketak (ekainak 23 eta 24)
*Mikrofilm Short Festival, genero beltzeko film laburren festibala (ekainak 30 eta uztailak 1)
*AgorriJAZZ, jazz musikaren inguruko jaialdia (abuztuak 19)
*Arte Kale, egun batean kale antzerkiz beteko dugu herria (irailak 16)
*Musika Klasikoa Jaialdia, hiru egun kontzertuekin Plentziako Elizan (urriak 5, 6 eta 7), Plentzia hiribilduaren urteurrenaren ospakizunen barruan
triptiko

ZINEMA-GRABAKETA ZAHARREN BILA GABILTZA!

Ekainaren 30etik uztailaren 1era egingo da Plentzian nazioarteko zinema beltzeko film laburren Mikrofilm Short Festival jaialdiaren 6. edizioa, eta horren barruan eskainiko da Proiektors erakusketa. Erakusketa horretan 30, 40, 50, 60 eta 70. hamarkadetako 30 zinema-proiektore inguru daude, formatu desberdinetakoak -8 mm, Super 8, 16 mm edota 35 mm- eta hainbat markatakoak -Bell&Howell, Kodak, Eiki, Micro Ci Son, Bauer, Elmo, Marin, Bollex Paillard edota Eumig.

Erlikia horiek miresteko aukera emateaz gain, erakuste honen xedea da orobat herritarren oroitzapen kutxetan egon litezkeen pelikulak berreskuratzea. Horregatik, antolakuntzak gonbidapena luzatu nahi die plentziar guztiei, beren film artxiboak ekar ditzaten erakusketara, eta erakusketako arduradunek laguntza emango diete pelikulak kontserbatzeko eta zabaltzeko. Erakusketara ekarritako pelikula biribilkiak jaialdian zehar proiektatu ahal izango dira.

Jesús María Agirreren (1947) konponketa-asmamena eta Aitor Albediren (1967) historiarekiko pasioa dira Proiektors erakusketaren abiapuntuak. Erakusketak proposatzen du iraganera bidaiatzea, zenbait proiektore baliatuz (8 mm, Super 8, 16 mm eta 35 mm) eta era guztietarako film artxiboak BERRESKURATUZ eta ZABALDUZ (komertzialak ez direnak), zeren iduri luke etxeko filmak oroitzapen soil direla, baina, horrezaz gain, dokumentu historikoak ere badira.

Aitor eta Jesús Marirekin harremanetan jartzeko, idatzi helbide honetara: proiektors@gmail.com

Proiektore erakusketa ikusgai egongo da Goñi Portal Kultur-etxean, ekainaren 26tik uztailaren 2ra

125 URTE TRENA PLENTZIARA IRITSI ZENETIK… LAGUN IEZAGUZU URTEURRENAREN LOGOTIPOA AUKERATZEN!

2018an ospatuko dugu trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrena. Urteurrenaren karietara egitarau bat prestatzen ari gara, datorren urte osoan zehar egingo diren era guztietako ekitaldiak barne hartuko dituena. Eta abiapuntu gisa, herritarren partaidetzaren bidez aukeratuko dugu Urteurrenaren irudia izango den logotipoa. 5 proposamen daude, eta proposamenak aukeratzeko horretarako beraizik diseinatu dugun aplikazio informatikoan sartu behar da, zeinak bidaia bat irudikatzen baitu 1893an inauguratutako burdinbide-linean zehar. Oso erraza da, sakatu eman eta emaiozu hasiera bidaiari: http://aniversario125urteurrena.etnoplentzia.com/?locale=eu

 

HITZALDIA PLENTZIAN: APIRILAK 25, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 19:00etan GOÑI PORTALEN

Energiaren kudeaketa Plentzian: nondik gatoz eta nora goaz?

Zenbat kontratu daude Plentzian? Nola iritsi gara urtean 50.000 € aurreztera? Zein urrats emango ditugu hemendik aurrera? (Esetek Smart Energy)
Energiaren kudeaketa Plentzian. Plentzian eman diren urratsak eta egin diren ekintzak, kontratazioa optimizatzeko eta aurrezki energetiko eta ekonomikoa lortzeko. Gauzatutako egitasmoen emaitza, egungo egoera eta hurrengo ekintzak.

Nola ulertu argindarraren faktura: ekarri zure faktura eta azalduko dizugu (Goiener, S. Coop.)

Argindarraren fakturan ordaintzen dugun amaierako kopurua hainbat kontzepturi dagokie, eta komeni da kontzeptu horiek ezagutzea, zeren horietako batzuk eztabaidagarriak baitira, kontuan izanik argindarraren hornikuntza zerbitzu publikoa dela. Hitzaldi honetan azalduko dugu nork kobratzen digun behar baino gehiago gure argindarraren fakturan.

ASTEBURU HONETAN, PIRAGUISMOA PLENTZIAN

Plentzia Piraguismo Taldeak ikasleentzako (8 eta 13 urte bitarteko haurrak) estropada bat antolatu du asteburu honetan: larunbatean (goizeko 10:00etan), eskolako kirolaren barruan; normalean lehiakide izan ohi dituzten Bizkaiko klubez gain, Club Natación Pamplona klub iruindarra ere etorriko da gonbidatu gisa.

Igandean (goizeko 11:00etan), Plentzia Piraguismo Taldeak Bizkaiko ur bareetako neguko txapelketa jokatuko du. Euskal Herriko, Errioxako, Gaztela eta Leongo nahiz Kantabriako arraunlariak etorriko dira, eta parte-hartzaileak (gizon nahiz emakumeak) 5000 metroko K1 eta C1 (kanoak) modalitateetan lehiatuko dira, hasi kadeteetatik eta beteranoetaraino.

SAN NIKOLAS 2016

SAN NIKOLAS 2016

12:00 Lore-esakitza eta aurresku  (Barrenkale)

12:30 Haur Jolasak (Barrenkale)

13:30 Luntxa (Barrenkale)

17:00 Mus Txapelketa

18:00 Euskal dantzen Alardea (Jai Alai)

20:00 Suzko zezena eta Txokolatada  (Plazatxoa)

20:30 Erromeria Akerbeltz taldeagaz  (Jai Alai)

 

EUSKARAREN EGUNA 2016

 

Zapatu honetan, abenduaren 3a, euskararen egunerako honako ekintzak antolatu dira:

10:40 Ibilbide kulturala Plentziako turismo bulegotik

11:30 Plentziako omenaldia portuko enparantzan

12:30 Gorlizko omenaldia gaztegune ondoan

13:00 Triki kalejira Ibarreta enparantzatik

15:00 Herri bazkaria eleiz plazan

18:00 Txan magoaren ikuskizuna