Eraitsia eta etxebizitza bihurtua izan zen arren, oraindik ere elementu estilistiko eta apaingarri batzuk mantentzen ditu. Fatxadan duen harrian landutako ezkutu ederra da edertasun handiko eraikin noble honek daukan elementu horien artean nabargarriena. Ezkutu hau Muxica-Butroi familiarena zen eta 1603. urteko data dauka. Ezkutuak euskaraz idatzitako inskripzioa du eta hizkuntza honetako inskripzio zaharrenetakoa gordetzen du: “MUXICA ARERIOCAZ AGICA BUTROE CELANGOA DA OROC D // AQUIE GARAIA NAGO ERIA GORDE AGO”.

Informazio gehiago museoplentzia.org