1991 eta 1992 urteen artean zubi zaharra ordezkatzeko eraikitako pasabidea; zubi zaharraren zimenduak kolpatuta geratu baitziren, 1983ko abuztuan izandako uholdearen eraginez. Bere diseinua honetan datza: goialdean elkartzen diren okertutako eta altzairuzko tirante batzuen bitartez igarotzeko eremu bat eusten duten bi arkuen metalezko egitura bat, geroago egindako antzeko planteamendua duten beste obra publiko batzuek gogora ekartzen dizkigu, esate baterako Zubizuri pasabidea Bilbon edo Itsas Aurre zubia Ondarroan, biak Santiago Calatrava arkitektoak egindakoak.