Isuskiza, Plentziako abanikoa bezala ere ezaguna, udalerriko ezkutuko txokoetako bat da.

Isuskiza mendia Plentziako lur komunala zen eta bertako basotik, udalerriko itsas industriarako egurra ateratzen zuten, ibaian behera garraiatuz.

Gaur egun giro lasai eta atsegina duen urbanizazioa da. Bertara errepideaz gain, ibaian gora kayak edo SUP batekin irits daiteke. Itsasgoran, atsedena hartu dezakezu klub sozialaren ondoko pantalanean.

Gaur egun oraindik publiko den lur zatian, Bihurtuz elkartearekin elkarlanean eta gure arbasoek duela mende batzuk egin zuten modura, parke botaniko-historikoa sortzeko.

Informazio gehiago museoplentzia.org / isuskizabizirik.org