Butroi ibaiaren bokalea da, Plentzia herritik igaro ondoren Butroi ibaia Kantauri itsasora isurtzen den tokia.
Itsasadar honen paisaia marrazten duen eraikin deigarrienetako bat “zubi berria” da, 150 bat metro luzeko pasabide luzexka zuri bat, Javier Manterola ingenieroak diseinatua eta 1983ko abuztuko uholdeen ondorioz Butroi ibaiak hautsi zuen zubi zaharraren ordez egina 1991n
Itsasadarraren eskuinaldean bada pasealeku polit bat, han-hemen ageri diren txalupatxoekin apaindua. Bokalean berez sortutako badia zoragarri bat dago, eta bertan Gorliz eta Plentziako hondartzak daude. Gorlizen, hondartzako pasealekuaren amaieran, Duna Petrifikatuak daude, balio geologiko handikoak. Hemendik bide bat hartu eta Billano Lurmuturrera eta itsasargira iritsiko gara; bertan badira antzinako babes-bateria bat, bunker batzuk eta albo batean kainoi uger bat.