Plentziako hondartza, jende gehien hartzen duen Bizkaiko hondartzetako bat dugu. Badia eder batean ageri da, Plentziako itsasadarreko bokalearen ondoan eta herrigunetik oso hurbil.
Itsas pasealeku batek inguratzen du urre koloreko harea meheko hondartza. Ur bareak ditu eta beraz, aproposa da haurrak dituzten familientzat. Horrez gainera, uretako hainbat kirol egiteko aukera dago bertan: windsurfa, surfa eta piraguismoa, besteak beste.
Ongi hornitutako hareatza da gainera. Sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute ingurua eta zenbait zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: komunak, dutxak, megafonia, aldagelak, iturriak, bizikletazaindegiak, oinak garbitzeko gunea, etab. Hondartzarako sarrera batean haurrentzako jolasgunea dago.
Hondartzaren inguruan jatetxe eta tabernak daude, baita mahaiak, eserlekuak eta paperontziak dituen aisialdirako gunea ere.
Hemen marea taula kontsulta dezakezu.