Itsasadarrerako sarbidea duen aisialdi gunea, bertatik kayak edo SUP egin ahal izateko. Leku honetan XVI. mendeko marea errota zaharraren berreraiketa topatzen da. Itxasgora aprobetxatuz, ura deposituetan batzen zuen eta itsasbeherarekin bota egiten zuen, errotaren goiko harria biratzen zuen errodagailu bat mugiaraziz.