Jatorrizko eraikina Erdi Aroko osteko garaikoa zen, XVI. mendekoa. Errota honek, itsasgora aprobetxatuz, ura depositu batean pilatzen zuen eta itsas maila jaisten zenean isuri egiten zuen. Honek, errotaren goiko harria behekoaren gainean biratzen zuen mugimendua sortzen zuen.

Behin martxan, aleak goitik sartzen zen eta irin bihurtuta ateratzen zen zulo batetik zegokion tankeraino.