Hasieran merkataritzako portua izan zen, baina gero arrantza portu ere bihurtu zen. Gaur egun aisialdiko ontzien portu da gehienbat.

Gaminizko badian aingura botatzea hain zaila denez, babesleku bakarra, lehen eta orain, itsasadarra da, gaur egun aisiako ontziz gainezka dagoena.

  • Kokapena: l: 43-24,4’N L: 02-57’W
  • Itsasbehera eta itsasgoraren arteko tartea: 4,5 m

Sarrerako ahoa:

  • Zabalera: 25 m
  • Kalatua bataz besteko itsasbehera ekinokzialean: 2 metro. Barra arriskutsua sarreran.
  • Norabidea: Ip.

Portua itsasadarraren barruan dago eta hektarea bateko azalera du. Dartsenako pantalanetan 149 atrakaleku daude, eta beti hartuta. Sarbideko kanalaren sakonera: 1,5 m.

  • Ontzitegirako gurdia: 1
  • Garabia: 1, 6 Tn-koa.
  • Ur-hartuneak pantalanetan
  • Argindar-hartuneak pantalanetan

puerto Plentzia