Plentzia ibilbide desberdinen hasiera eta amaiera puntua da. Ibilbideak familiarekin, lagunekin egiteko edo bakarrik gozatzeko jarduera ezin hobeak dira. Jantzi trekking oinetakoak eta Uribe Kostako paisaia anitzak ezagutu itzazu!

GR 280
Armintza-Gorliz-Plentzia-Sopela
Primerako ibilbidea etxeko txikiekin egiteko. Helmugara bidean, Barrika ko Urgoso izeneko baso txiki bat zeharkatuko duzue, ur-jauzi txikiak dituen baso magikoa
Denbora: o. 1 eta 30 min.
Luzera: 5km
Zailtasuna: Erraza

Plentzia-Butroe-Mungia
Butroe itsasadarraren ondotik doan ibilbidea, naturaz inJguratua, zeinetan gure monumentu-ondarearen hainba altxorrak ezagutzeko aukera izango duzun.
Denbora: 4 o. eta 43 min (2o Butroeraino)
Luzera:  17,76 km (7km Butroeraino)
Zailtasuna: Ertaina

Itsalabarretatik ibilaldia
Ibilbide eder honek kostaldean zehar gidatuko zaitu, ikuspegi paregabeaz gozatzeko.
Denbora: 4 o.
Luzera: 29 km
Zailtasuna: Ertaina

Informazio gehiago eta foiletuak deskargatzeko uribe.eu