Datorren abenduaren 1ean, ostiralean, aurkeztuko dugu trena Plentziara iritsi zeneko 125. urteurrena ospatzeko ekitaldi programaren zirriborroa.

Hitzordua Goñi Portalen izango da, 19:00etan; gonbidatuta dago trenaren munduan interesaturik dagoen eta etorri nahi duen guztia.

Udalak, hainbat pertsona eta erakunderekin lankidetzan, hilabeteak daramatza lanean urteurren hori ospatzeko ekintzen prestakizunetan. Lan horri esker hileroko hainbat ekitaldi prestatu ditugu, euren artean oso desberdinak, baina denak trenaren munduari, historiari eta Plentzian izan zuen garrantziari lotuak.

Erakusketak, hitzaldiak, eztabaida-guneak, liburuen argitalpenak, omenaldiak… Horra landu ditugun ideia ugarietako batzuk, datorren ostiralean azalduko ditugunak Goñi Portalen (19:00) egingo dugun aurkezpen irekian.

There are no comments yet.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked (*).

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>