Plentzia Piraguismo Taldeak ikasleentzako (8 eta 13 urte bitarteko haurrak) estropada bat antolatu du asteburu honetan: larunbatean (goizeko 10:00etan), eskolako kirolaren barruan; normalean lehiakide izan ohi dituzten Bizkaiko klubez gain, Club Natación Pamplona klub iruindarra ere etorriko da gonbidatu gisa.

Igandean (goizeko 11:00etan), Plentzia Piraguismo Taldeak Bizkaiko ur bareetako neguko txapelketa jokatuko du. Euskal Herriko, Errioxako, Gaztela eta Leongo nahiz Kantabriako arraunlariak etorriko dira, eta parte-hartzaileak (gizon nahiz emakumeak) 5000 metroko K1 eta C1 (kanoak) modalitateetan lehiatuko dira, hasi kadeteetatik eta beteranoetaraino.

There are no comments yet.

Leave a Comment

You must be logged in to post a comment.