Apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Elkarrekin uztartuz ospakizun hori eta Plentziara Trena lehen aldiz iritsi zen eguna gogoratzeko antolatu ditugun ospakizunak, Plentziako Udalak argitara eman du “Lehen trena Plentziara” izeneko haur ipuina. Ipuin irakurterraza da, eta bere lerroetan hainbat pertsona maite ageri ditu: Juanita “Errekadista”, Boni “Patateroa”, Madalentxu eta Antolintxu… Eta bere irudietan gure herriko hainbat txoko esanguratsu ezagutuko dituzue.

 

Apirilaren 21ean, zapatuan, 11:30ean, liburua aurkeztuko dugu Goñi Portal-en, eta bertan izango da egilea bera,  Antonio de Benito, haur literaturako egile famatua. Egilea ezagutzera hurbiltzen diren haur guztiei liburuaren kopia bana emango zaie. Gure asmo nagusia da irakurzaletasuna bultzatzea  haurren artean eta, horretarako, hilaren 23tik aurrera  ipuin hori  dohainik banatuko da Plentziako eskolan eta  herriko saltegietan.

 

Irakurriz, irudimena lantzen da, kultura aberasten da eta gure inguruaren berri gehiago jakiten da. Irakurketak nagusien eta haurren arteko harremana aberasten du, eta haurrak ohitu egiten ditu testuak erabiltzera. Irakurriz, haurraren unibertsoa zabaltzen eta antolatzen da, eta bere gaitasun intelektualak garatzen dira.

There are no comments yet.

Leave a Comment

Your email address will not be published. Required fields are marked (*).

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>