Santiago Arkua Plentziako alde zaharrak osatzen duen multzo historiko-arkitektonikoaren testuinguruan kokatu behar da, beraren balio historikoa azpimarratuta. Herria ixten zuen harresitik agerian geratzen den aztarna bakarra da. Harresi horretaz beste aztarna bat soilik ezagutzen da, udal agiri batean aipatzen denez; izan ere, hor ageri denez, beraren hondakinek okupatzen zuten esparrua Arrartena etxea (gaurko Batzokia) eraikitzeko erabili zen, eta baita Artekaleko sarreran beste etxe bat eraikitzeko ere.

Ikuspuntu estetikotik begiratuta ez du interes handirik, plazaren erpinean bi eraikin artean sartutako arku xume bat besterik ez baita; beste alde batetik, baina, balio historiko izugarria du, Plentzia inguratzen zuen harresiaren azken aztarna delako -lehenengo biztanleak 1236 finkatu ziren bertan-. Gero, denboraren eta eraikuntzen presioaren eraginez, harresia suntsituta geratu zen edo etxeetako hormen artean desagertuz joan zen.

Informazio gehiago: museoplentzia.org