Kultura

Plasentia de Butrón Museoa
1988. urtean, Plasentia de Butrón fundazioak, udaletxea izan zen 1562. urteko dorretxean, museoa sortu zuen. Museoaren helburua, Plentzia zein eskualdeko historiari lotuta dauden elementuak berreskuratu eta erakustea zen.

Bertan Plentziako nabigatzaileen kofradiaren (1524-1870) eta Plentziako eskola nautikoaren (1933rarte existitu zena) dokumentazioa erakusten da. Itsasadarraren eta antzinako ontziolen planoak eta dioramak ikus daitezke, ala nola itsasontzien koadro, maketak edo itsasontzi boto-eskaintzak. Gainera, museoak urtean zehar aldi baterako erakusketak eta kultur jarduerak eta bisita gidatuak antolatzen ditu.

Goienkale, 25
info@museoplentzia.org
946 773 725

 

Enoturismoa

Crusoe Treasure
Crusoe Treasure itsasoaren hondoko altxor ardoen “boutique” upategia da eta munduko lehen upategia eta arrezife artifiziala. Premium ardoak, ezagutzen diren besteetatik guztiz desberdinak, abentura eta ardozaleek sortuak.

Urtean zehar, itsasontzian zein mugakide den Barrika udalerrian, dastaketa ezberdinak eskaintzen dira. Dastaketa hauetan, eguneroko upategiaren lana ezagutzeko aukera ere izango duzue. Enoturismo esperientzia paregabea bizitzera anima zaitez!

Calle Areatza s/n
visit@crusoetreasure.com
94 401 50 40

 

Abentura

Badiaren duen orientazioari esker, hondartzak ia ez du korronterik, hori dela eta, Euskadiko hondartza seguru eta ederrenetarikoa da. Gainera, itsasadarraren bokalean sortzen den olatu txikia ezin hobea da lehen aldiz surfa haritzeko. Era berean, Plentziak itsasadarrerako hainbat sarbide ditu, bertan zure kabuz abentura desberdinak bizi ahal izateko. Edo nahiago baduzu, lekua ezin hobeto ezagutzen duten adituen eskutik.

Zure abentura aukera ezazu: