Plentziako hondartza

Plentziako hondartza, jende gehien hartzen duen Bizkaiko hondartzetako bat dugu. MARCA gestión ambiental cmykemasPMARCA gestión ambiental rgb2Badia eder batean ageri da, Plentziako itsasadarreko bokalearen ondoan eta herrigunetik oso hurbil.

Itsas pasealeku batek inguratzen du urre koloreko harea meheko hondartza. Ur bareak ditu eta beraz, aproposa da haurrak dituzten familientzat. Horrez gainera, uretako hainbat kirol egiteko aukera dago bertan: windsurfa, surfa eta piraguismoa, besteak beste.

Ongi hornitutako hareatza da gainera. Sorosleek eta hondartzainek zaintzen dute ingurua eta zenbait zerbitzu daude erabiltzaileen eskura: komunak, dutxak, megafonia, aldagelak, iturriak, bizikletazaindegiak, oinak garbitzeko gunea, etab. Hondartzarako sarrera batean haurrentzako jolasgunea dago.

Hondartzaren sarreran bertan, autoa uzteko toki zabala dago (ordaindu beharrekoa), baina badago herrian bertan aparkatzeko aukera ere. Hondartzaren inguruan jatetxe eta tabernak daude, baita mahaiak, eserlekuak eta paperontziak dituen aisialdirako gunea ere.

2016 urte honetan Plentziako Udalak europa mailako ingurumen ziurtagiri zorrotzenetarikoa lortu du, hurrengo izanik 2014 urteko aitorpena:EMAS III balioztatutako ingurumen aitorpena.

Playa de Plentzia